SAREAN LAN EGITEN DUGU ONDOKOA LORTZEKO…

Proiektuak

Jolasak Plazan

Jakin badakigu gure dinamikak, jolasak eta tailerrak birziklatu behar ditugula eta nahiko baliabide eduki behar dugula gure lana taldeetan egiteko eta gure proiektuak aurrera ateratzeko. Behar hori ikusita, aukera batzuei esker, abian jarri genuen Jolasak Plazan proiektua, Trukeme jolas kooperatiboen baliabide zentroarekin batera.

Helburua da taldeetan egiten ditugun dinamikak, jolasak eta tailerrak birpasatzea, ideia eta baliabide berriei esker berritzea eta batez ere, hezkuntza arloan, gure egunerokoan probatzea eta erabiltzea. Horrek guztiak balio izango digu gure baliabideak birziklatzeko eta euskaraz baliabide gehiago edukitzeko. Gauzak horrela, euskararen erabilera taldeetan eta proiektuetan sustatuko dugu.

Proiektuan 12 bat pertsonak hartzen dute parte jarraian eta blog bat erabiltzen dugu akten berri emateko eta taldeak nola egiten duen aurrera azaltzeko, baita baliabide guztiak jasotzeko ere: http://jolasakplazan.aisialdisarea.org

Oporretan Zabalik

Abierto por Vacaciones - Oporretan Zabalik proiektua, Sareak prestatzen du udako koloniak dinamizatze aldera. Esan behar da proiektu hau Portugaleteko ikastetxe publikoen “AMPA” elkarteentzat antolatzen ditugula 2012. urteaz geroztik.

Taldeetako monitoreek prestatutako kolonietan 4-10 urte bitarteko umeek hartzen dute parte, astean txandaka. Monitoreek eskarmentu handia dute umeekin eta taldeetan borondatezko lana egiteaz gain, aste batzuetan proiektuan ere dihardute.

Transmisioak kolonien historia egiten du eta familiei eta tutoreei umeek egiten dituzten jarduerak eta esku-lanak jarraitzeko aukera ematen die. Izan ere, familiek ere zeregin garrantzitsua dute, alde batetik, proiektua hobetu eta ebaluatzeko orduan eta bestetik, kolonietako jarduera batzuetan parte hartzen ere bai.

Horrez gain, aurreko guztiak ume hauetariko asko animatzen ditu parte hartzera urtean jarduerak antolatzen dituzten taldeetan.

Kolonietan egiten diren jarduerak, argazkiak eta bideoak egunero http://udalekuak.aisialdisarea.org blogean ikus daitezke

Auzolandegiak

Oporretan Zabalik proiektuarekin batera, auzolandegiak dira Sareak udan antolatzen dituen proiektu garrantzitsuenak.

Laneko udaleku hauetan 16-18 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte. Taldeak 10 - 15 egunetan beharraren edo taldekideek eskatutakoaren arabera egiten du lan. Egindako lana askotarikoa izan daiteke (kolonietan monitore bezala parte hartu, adineko pertsonei lagundu, gune naturalak txukundu edo atondu…)eta horrez gain, horretan parte hartzen dutenek beste leku batzuk bisitatzeko aukera dute, proiektu hauek normalean haientzat ohikoak ez diren lekuetan egiten baitira. Bestalde, batzuetan beste jatorri bateko gazteekin partekatu behar dute egonaldia eta horrek are gehiago aberasten ditu, esperientzia berez oso aberasgarria bada ere.

2012an auzolandegia Hospitalet de L'lobregaten izan zen. 13 gaztek hartu zuten parte 10 egunez Esplai "La Florida" taldeak antolatutako udalekuetan. Talde horrekin eta beste batzuekin harremanetan egoten gara horrelako proiektuak egiteko.

Gazteek bidaiaren esperientziak eta bizipenak partekatzen dituzte auzolandegietako blogean: : http://auzolandegiak.aisialdisarea.org

Alde Zaharreko komunitateko garapen-plana

Sareak 2012ko Inauterietako jaian parte hartu zuen, hainbat elkarterekin batera: Alde Zaharreko Auzoko Elkartearekin, ”Portu Zaharra” Merkatarien Elkartearekin eta “Koskoguia” ostalarien elkartearekin. Harrezkero, lanean jarraitzen dugu ideiak eta proposamenak bilatzen, herriko gune hau suspertzeko, denok gure esparruetatik helburu hori baikenuen.

Topaketa hauek egin ondoren, UPV/EHUko Partaidetza Masterra-Parte Hartuz -era egin genuen eskaera eta prozesuan laguntzen hasi ziren. Gaur egun, berriz, masterreko praktiketako talde bat, plana dinamizatzeaz, justifikatzeaz eta batez ere, bere garapenaz ari da arduratzen.

Prozesu honetan Unibertsitatearen laguntza izateak indarrak ematen dizkigu eta gure helburua are sinesgarriago egiten du.

Belaunaldienarteko proiektua - Itsasadarra beste begirada bat

Proiektu hau 2012ko Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Nazioarteko Urtean burutu zen,

Marinel eta Nabigatzaileen Anaiartekoarekin elkarlanean eta Manuel Calvo fundazioak diruz lagunduta.

Jardunaldi batzuetan, taldeetako umeek eta gazteek, Anaiarteko adineko pertsonekin batera, itsasontziz paseo bat eman zuten itsasadarretik. Gainera, tailer batzuetan parte hartu zuten eta elkartearen hainbat lokal bisitatu zituzten. Jarduera horietan anaikideek itsaso eta itsasadarraren inguruko hamaika esperientzia eta istorio kontatu zizkieten gazteei eta horrela hain ezaguna ez den Portugaleteren beste aldea eta itsasoarekin erlazionatutako iragan hurbila ezagutzeko aukera ederra izan zuten. Era berean, adinekoek oso ondo pasatu zuten haiekin hitz egiten eta itsasadarraren inguruko beren bizipenak partekatzen.

Gazteboluntariotza Kanpaina

Boluntariotza gure proiektuen eta ekintzen oinarria da, eta batez ere, gure identitate ezaugarria. Boluntarioak trebatzeko jarduerak antolatzen ditugu, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, boluntarioei beren beharretan laguntzen diegu… eta horrez gain, esperientzia honen berri ematen diegu horretan interesa duten gazteei.

Boluntariotza sustatzeko Portugaleteko Zinegotzigoak 2011.urtean emandako laguntzari esker jarri genuen martxan kanpaina hau, kartelak, webgunea eta sare sozialetan profilak eginda.

Gaur egun ere gune hau edukitzen jarraitzen dugu taldeak eta Sarea boluntariotza proposamen gisa eskaintzeko eta gazte konprometituei buruz irudi positiboa emateko. Bloga: http://www.gazteboluntariotza.org

GAZTEKIMENAK – Gazte ekimen- lehiaketa

Portugaleteko Gazteria Zerbitzuek eta Sareak antolatutako proiektu hau 2012an jarri zen martxan. Proiektu honen helburua hauxe da: 13-30 urte bitarteko gazteek beraiek diseinatutako jardueretan zuzenean eta era aktiboan parte hartzea eta era berean, rol aktiboa izatea jarduera egitean, beren sormena eta izaera lehiatsua suspertzeko.

Funtsean, gazteek beren gustuak eta jarduerak proposatu behar dituzte, leihaketara aurkeztu eta irabazten badute, saria jarduerak antolatzea eta herriko gainerako gazteei eskaintzea izango da.

Leihaketaren webgunean: www.neukneurekabuz.com aurkitu ahal duzue informazio guztia eta www.gaztekimenak.org. blogean ikusi ahal duzue nola parte hartu irabazi duten ekimenetan eta haien garapena zein izan den.

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information