SAREAN LAN EGITEN DUGU ONDOKOA LORTZEKO…

Jarduerak

INAUTERIAK

Dagoeneko 3 urte baino gehiago daramagu jarduerak dinamizatzen inauterietan, herriko umeei eta gazteei zuzenduta.

2 urtean hartu dugu parte herriko jaitsialdian eta 2010ean Haur- talde onenaren saria jaso genuen.

Azken urteotan, Inauterietako larunbat goizean, etxeko txikienentzat eta gazteentzat jai alternatiboa eskaintzen dugu.

Prestakuntza Jardunaldiak

Gure proiektuak dinamizatzen dituzten boluntarioek prestakuntza eskatzen dute gehien. Behar horiei unean unean erantzuteaz gain, martxoan prestakuntza jardunaldia antolatzen dugu, lehentasuna duten beharrei ekiteko.

Gaiok landu izan ditugu: Sare sozialak hezkuntza-potentzial moduan eta bere arriskuak, gure jardueretarako sormena eta motibazioa; gazteek elikatzeko dituzten arazoak. Gauzak horrela, jardunaldi horiek prestakuntzarako eta boluntarioen arteko harremanetarako unea izatea nahi dugu.

Baliabide-sailean ikus dezakezue zein prestakuntza-saio egin dugun.

Ikasturte hasierako jarduera


Udaren ostean berriro elkartzeko unea da; Sareko ikasturtea programatu eta planifikatze aldera,taldeen programazioak eta proiektuak egin aurretik, arratsalde batean honakoak lantzen ditugu.

  • Ikasturteko erronkak eta datak.
  • Helburu orokorrak, taldeka landu ondoren, batzarrean adosteko.
Udako taldeen kanpaleku eta udalekuen ondoren, lasai asko eta lagunartean, elkar topatzeko unea ere bada.

Urteko batzarra

Gure antolaketa horizontala da. Izan ere, gure boluntario guztien ahalmena eta erabakiak aintzat hartzen ditugu gure proiektu, programa eta zerbitzuetarako.
Urtero, normalean azaroaren larunbat batean egiten den batzarrean, hauxe egiten dugu:
Programa eta zerbitzu guztien urteko memoriak birpasatzen ditugu.

  • Urteko programazioa eta plangintza antolatzen ditugu.
  • Erakundearen balantzeak eta aurrekontuak aztertu.
  • Sareak etorkizunean izango duen estrategia eta jarduteko ekintzabideak finkatu. 
  • Jarduteko norabidea eta estrategiak era dinamikoan lantzeko ere badugu toki bat. 
Urtean Talde Motorra eta Proiektu Taldea, koordinatzailearekin batera, arduratzen dira batzarrean erabakitakoa abian jartzea

Boluntariotzaren eguna ospatzea

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Gure indarra boluntarioena da eta uste dugu beraien zereginetarako prestakuntza eta baliabideak emanez eta entzunez lagundu ez ezik, egiten duten lana eskertu ere egin behar dugula. Hori dela eta, urtero efemeride hau hurbiltzen denean, jai bat antolatzen dugu eguna ospatzeko baita Sareko talde guztien lan boluntarioa eskertzeko ere.

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information