SAREAN LAN EGITEN DUGU ONDOKOA LORTZEKO…

Itunak

Kiribil Sarea

Kiribil Sarea tokiko ekimen soziala duten irabazi-asmorik gabeko entitateen sarea dugu. Sare honek komunitatearen aldeko lana sendotu nahi du udalerri mailan gizarte- eta hezkuntza-mailako programen bitartez. Kiribil sarea sortu zen bai beharrizanen diagnostiko komuna zegoelako baita sarean entitateen kideek garatutako lanaren balorazio positiboa egin zelako ere.

Sare honek ekimenok egin ohi ditu:

- Elkarteen arteko harremanak sendotu nahi ditu hitzarmen eta lan koordinatua bultzatuz.
- Pertsonen eta kolektiboen arteko harremanak errazten dituzte.
- Komunitatearen eta tokiko administrazioaren arteko hartu-emanak bultzatzen ditu.
- Erantzukizun partekatua ere bultzatu nahi dute

Kiribil Sarea ekarte hauek guztiek osatzen dute: Artxandape gazte Elkarteak (Uribarri - BILBAO), Aisibiziak (GETXO), Harribidek (ETXEBARRI), Argizaik (GALDAKAO), Umeak Kalean elkarteak (Casco Viejo - BILBAO), Aurrerantz-ek (PORTUGALETE) eta Portugaleteko Aisialdi Sareak (PORTUGALETE)

www.kiribilsarea.org

VALLECASEKO HAURREN ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO KOORDINATZAILEA

Vallecaseko koordinatzailearekin daukagun loturari esker, elkarrekin unean unean egin ditugun proiektuak eta gogoetak asko izateaz gain, 2007. urtetik haiengandik jaso dugun afektibotasun eta gertutasuna ere badira aipagarri. Izan ere, Sarea sortzen lagundu ere egin ziguten. Hori guztia dela eta, elkarrenganako hurbiltasun horrek oraindik dirau.

Irabazi-asmorik gabeko elkartea dugun hau oinarriturik dago haur, gazte eta bere familien aldekoen lana sustatzen. Erakunde honen ezaugarri nagusia auzoko haur eta gazteen elkarte anitzek osatutakoa izatea da. Hori dela eta, Madril eta Estatu osoaren arteko koordinazioaren erakusgarri ezin hobea da.

Erakundearen helburua Vallecasen lan egiten dugun haur eta gazte elkarteak sustatzea eta bultzatzea da. Koordinatzaileak honako zeregin hauek ditu: hezitzaileei heziketa eman, arlo honetaz informazioaren berri eman, erakundeen ordezkaritza, gizarte-entitateten kudeaketaren alde lan egin, bitartekoak bilatu, boluntariotza sustatu…

Vallecaseko koordinatzaileak asanblea baten egitura duten elkarteen elkartea dugu. Irabazi-asmorik gabeko honek ez du alderdi politikoekin inolako loturarik eta eginkizunak ditu esku-hartze eta aurrezaintzan. Honetaz gain, haur eta gazteen alde jarduten duenez beren familiez ere arduratzen dira elkarteen ikuspegitik. Gauzak horrela, gizarte-bazterkerian egoteko arriskuan daudenak batik bat artatzen ditu eta horregatik, horretarako gizarte-sareak sortzeko eta sendotzeko ahalegin handiak egiten ditu.

http://asociaciones.org/coordinadora/index.php/es/

Portugaleteko Udala

Portugaleteko Udala gure administrazio-erreferentzia da herrian komuneko proiektuak haur, gazte eta herritar guztiekin, orobat, garatzeko.

Sareak urtero Alkatetzarekin hitzarmena egiten du udalerrian gure egituraz gain, jarduerak ere bultzatzeko asmoz.

Horretaz gain, Hezkuntza eta Gazteria Saileko zuzendaritzarekin harreman estua dugu Gazteriaren Udal Zerbitzuen bitartez: Gazte Gela eta Gazteentzako Informazio Bulegoa:
www.gazteriaportugalete.org

Gizarte Ongizate Sailean ere parte hartzen dugu Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoan baikaude: - www.portuigualdad.info. Gainera, gizarte-arloko beste proposamen eta kanpain
batzuetan ere parte hartu dugu, alegia, Europako Hiritarren Urtea eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Europar Urtea. Hori albora utzita, Gizarte-Hezitzaileekin ere jardun dugu unean unean gure taldeetan beharrezkoa izan bada.

Gizarte Parte-hartze eta Berrikuntza Saila berriki sortu dute eta bertan gure parte-hartzea ere ondoko guneetan ikusi daiteke.

  • Boluntariotzako Aholkularitza-Batzordea
  • Bizikidetza Plana
  • Inmigrazio Plana
EBPN Euskararen Erabilera Sustatzeko Normalizazio Plan eta beronen Aholkularitza-Batzordean ere parte-hartze aktiboa dugu.

IZENA EMAN

Izena eman gure berriak jasotzeko.

KONTAKTU XEHETASUNAK

Portugaleteko Aisialdi Sarea
Gorbeamendi plaza, 2 behea
48920 - Portugalete (BIZKAIA)

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
663 086 632
Ikusi non gauden

Sube - Gora

En www.aisialdisarea.org usamos cookies para mejorar tu experiencia de uso en nuestra web y para ayudarnos a hacer este sitio web mejor. Para obtener más información sobre las cookies, consulte nuestra política de privacidad. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information